XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sorozarretan bizitzak normal jarraitzen zuen.

Maialen ia neska puska ederra zegoen.

Bera esertzen zen Xikerren aulkian.

Honek lo egiten zuen Xikerren ohean.

Eta azkenik, Maialenek sortzen zuen etxe hartako alaitasun guztia.

Baina Xikerri gertatua gogoratzen zutenak ezin ahaztu hura!.

Kattalinek eta Koxmek oraindik ere ezin zuten sinestu Xiker hilda zegoenik.

Egunero azalduko zelakoan egoten ziren leihotik begira.

Amaren begietan nabari zen semearen falta.

Tristura adierazten zuen Kattalinen begietako ñir-ñirrak.

Gauero negar egiten zuen bere gizonaren alboan: - Koxme, posible al da gure lehenengo semea era honetan galtzea?.